XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
3.Hiru harreman mota bereiz dezakegu: 1. Umea bere lanarekiko: Hemen umea (beste norbait edo zerbaiten eragina uzteko fase bat iragan ondoren) ez dago zalantzatan, badaki zer pintatu, lan hori bere buruarentzat egiten du soilik, beste inoren gustorik, txalorik, interpretaziorik, ez ebaluaketarik hartu gabe kontutan.
2. Umea beste umeekiko: Toki honetan umeak ez daude adinaren ez eta beste zerbaiten arauera sailkatuta.
Inolako bereizketarik egin gabe era guztietako umeak biltzen dira hemen,
Honela umeek, beste umeekin batera, beraien nortasuna eta gizarteratzea lantzen dituzte modu orekatu batez, konpetentziarik gabeko erlazioetan heziz.
3. Umea Arno Sternekiko: Arno Sternek ez du irakaslearen papera hartzen, ez da agintari bat ez eta umeak berak ez dakizkien gauzen erakusle.
Hemen Arno Stern zerbitzari da, umeen zerbitzari, beraien barneko espresioa ateratzeko lanak errazten dituena.
Konfidantza osoa jartzen du umeak berak duen espresatzeko gaitasunean, eta, ondorioz, ez du balioztapenik ez eta eritzirik ematen umeek egiten dituzten marrazkiei buruz.
4. FORMULAZIOAFormulazio hori trazu eta irudiez osatzen da, bi osagarri horiek gainjarriak daudelarik.
Arno Sternek, estetikaren erreferentziarik eman gabe, irudien azpian agertzen diren trazuak aztertu ditu, (...).